Kargatzen...

Jardunaldia

Irizpide soziofamiliarrak

Irizpide soziofamiliarrak

Jardunaldi zatituaren kasuan, etxera bazkaltzera joaten diren haurrek joateko eta itzultzeko presaka ibili beher dute. Azkar jan, denbora eskasa delako. Azkar jan dezaten estutu. Hitz batez, estres handia eragiten zaie eta kasu askotan ez dute behar bezala jaten, sabeleko mina izaten dude gero…

Jardunaldi jarraian aldiz, eskola- jarduera bukatu ondoren bazkaltzen da, otordua lasaiagoa izaten da, ondoren izanen duten azterketa, kontrol edota jardueraren kezkarik gabe.

Kasu gehientsuenetan, eskolan jardunaldi zatitua izanez gero, haurrei ezinezkoa zaie familiarekin batera bazkaltzea. Familia gutxik dute 12:30ean edo 13:00etan bazkaltzeko aukera. Familia-bizitzak eskola-bizitzak bezain garrantzitsua izan behar du.

Halaber, eskola- egunetako otorduetako ordutegiak eta asteburu edota oporraldietakoak ez datoz bat. Festa egun horietan familiarekin batera bazkaltzeko aukera izaten dute 14:00etan,14:30ean, edo beranduago.

Institutuan ikasten duten anai-arreba zaharragoen ordutegiekin bat egiteko ezintasuna ere ekartzen du jardunaldi zatituak. Etxeko jangela “jatetxe” antzeko zerbait bihurtuta, batzuek bukatzen dutenean besteak hasten direlarik, elkarbizitzarako aukerarik gabe eta gurasoak morroiaren papera egitera bazterturik.

Etxera bazkaltzera joateko denbora nahikorik ez izateagatik edota gurasoei ezinezkoa zaielako 12:30ean haien bila joatea, eskolako jantokian bazkaltzera behartuta dauden ikasleetatik askok etxean bazkaltzeko aukera izanen lukete jarduera jarraia ezarriz gero. Horren ondorioz, euren bizitza-kalitatea eta jantokian bazkaltzen duten ikaskideena nabarmen hobetuko litzateke. Izan ere, eskolako jantokien arazo nagusia (eta beste askoren sortzailea) masifikazioa da (batazbeste, jardunaldi zatituaren kasuan, 20 ikaslez osaturiko gela bakoitzeko 4rek edo 5ek bakarrik bazkaltzen ahal dute etxean). Jantokia ordaintzeko bekei dagokienez ere, errazagoa izanen litzateke beharra duten ikasleek horiek eskuratzea. Bertako ama batek emandako informazioaren arabera, Azuquecako eskola publikoan beharra zuten ikasleentzat jantoki zerbitzua debaldekoa izatea lortu zuten jardunaldi jarraia ezarri ondoren.

Udazken, udaberri edota neguan eguraldi txarra ohikoa izaten da eta haurrek ezin izaten dute kanpoan jolastu eskolak hasi bitartean. Espazio txikietan egon beharra dute, batez ere haur hezkuntzako haurren kasuan. Halaber, egunero, toki batera edo bestera mugitzeko ilaretan denbora luze pasatu behar izaten dute.

Haurrek, etxean bazkalduz gero, ohean deskantsatzeko eta azkarrago sendatzeko aukera handiagoa izanen lukete gaixorik edota pattal xamar sentitzen direlarik. berogailua piztuta dagoen geletatik, izerditan, kalera edota patiora ateratzen eta sartzen ibili behar izan gabe. Zaintzaileek diotenez, jardunaldi zatituan ume asko berokirik gabe ateratzen dira patiora bazalosteko atsedenaldian, eta ezinezkoa zaie bi ordu horietan berokiaren bila joatea, ikasgelak itxita egon ohi direlako.

Bestalde, arratsaldez, haur hezkuntzako haurrek koltxonetan etzaten dira edota mahaiaren gainean jarritako kuxin baten gainean lo pixka bat egiten dute. Etxean lasai, bazkaldu ondoren eta presarik gabe kuluxka egiteko aukera izanen balute, hobeki hartuko lukete atseden. Halaber, birus eta zorrien hedapena murriztuko litzateke, ez luketelako denek elkarrekin lurrean koltxoneta gainean lo egin beharrik izango, gaixotasunak aise hedatuz.

Aipatutako abantailak soilik haurrei zuzenean eragiten dietenak dira, kontuan hartu gabe haurrentzako inguru hobea lortzen lagunduko lukeela bai familiek bai irakasleek estres-maila txikiagoa izateak.