Kargatzen...

Jardunaldia

Jardunaldi jarraiaren onurak

Jardunaldi jarraiaren onurak

Jardunaldi jarraiak eskola- errendimendua eta familiaren elkarbizitza hobetzen ditu, eta ez du gurasoen lan-egoerak baldintzatzen.

Jardunaldi zatituaren kasuan, jarduera akademikoa bi orduz eteten da azkeneko ordu eta erdiko eskola-saioa egin aurretik. Jardunaldi jarraian ere bi orduko tartea eskaintzen zaio bazkariari, hortaz, ikasleak 16:00ak baino lehen jaso ezin dituzten gurasoentzako ordutegia bera da jardunaldi jarraian edota zatituan. Ondorioz, eztabaidaren muina ez dago gurasoen lan-egoeran.

Jardunaldi jarraia duten hainbat ikastetxetan egindako ikerketen arabera (eskola batzuetan 11 urte baino gehiago daramatzate jardunaldi jarriarekin) ordutegi horrek abantaila handiak ekartzen ditu zatituaren aldean: eskola- errendimendua hobetzen da; elkarbizitza arazoak eta gertaera larriak sortzen dituzten atsedenaldi luzeegiak saihesten dira (haur txikiak handiekin batera espazio berean eta zaintza eskasarenkin,…); tailerrak eta eskolaz kanpoko jarduerak ikasle guztientzat dira eskuragarri, debaldekoak baitira; denbora modu arrazional batean banatzen da, familiaren elkarbizitza erraztuz eta estres egoerak saihestuz.