Poliki-poliki testigantzak eta zorionak jasotzen ari gara jardueran jarraiaren onurak, errealitatea, ezkutuko interesak eta benetako “onurak” zabaltzeagatik. Alemaniako kasua gertutik ezagutzen duen lagun baten testigantza adierazgarria iritsi zaigu. Testigantza horrek bozkatzeko prozesua berriz ere pairatu beharko dugunean entzun beharko ditugun buloetako bat gezuratzen du. Izan ere, gure eskolan (Nafarroako eskola gehienetan bezala) jardunaldi jarraia aukeratu bazen ere, berriz ere bozkatu beharko dugu. Hona hemen testigantza. Biziki eskertzen dugu pertsona honen ekarpena:
“Ama naizen aldetik, bat nator kontziliazioaz, seme-alabekin egon ahal izateaz eta arratsaldeko denbora nik uste dudan modu egokienean antolatzearen inguruan esaten duzuenarekin. Espainiako hezkuntza sistema Alemania edota Finlandiakoarekin alderatzen ari dira, herrialdi horietan jardunaldi zatitua dutela eta hobeki doakiela esanez. Honako hau duzue Alemaniako ordutegia. Gertutik ezagutzen dut, baina bilatu nahi izanez gero, interneten ere aurkituko duzue:
Lehen Hezkuntzan goizeko 8:00etatik 13:30era, 20 minutuko bi atsedenaldirekin. Atsedenaldi horietako bat “bazkaltzeko”. 20 minutuan “bazkaltzen” dute, otarteko bat jaten baitute ordu horretan. Alemaniarrek otordu garrantzitsuena arratsaldeko seiretan egiten dute, horixe da familiarekin batera egiten duten “afaria”.
Eskolan 18:00ak arte gelditzen ahal dira kanpoko begiraleekin, baina ez dira eskola- orduak. Nahi badute etxeko lanak eta eskolaz kanpoko jarduerak egiten ahal dituzte, ez dira derrigorrezkoak.
Espainian jendeak dio hori jardunaldi “zatitua” dela, “bazalostean” (12:00-13:30) eskolak dituztelako. Nor egainatu nahi dute? Eta hori al da benetan herrialde horietako arrakasta akademikoaren arrazoia? Akaso ez da izango irakasleen bikaintasunarengatik, familien inplikazioagatik edota ratio txikiengatik?
Tira, itsurik txarrena, ikusi nahi ez duena.
Eta, Alberto Solerrek bezala, eskolak berriz ere hasi baino lehen atsedenaldi luze bat egiten bada errendimendua hobea dela esaten dutenei hauxe erantzungo nieke: hori egia izaten ahal da, baina eskola-jantokia ez da inolaz ere atsedenaldi bat. Haurrak, goizeko eskola-saioak bukatuta, denbora berriz ere antolatuko dien jendearekin joan beharra dute, ez dute askatasunik, presaka beti, zarata burrunbatsua, eskolaz kanpoko jarduerak jantokiko txandak antolatu ahal izateko…bazkaltzeko denbora da nire seme-alabek atsegin ez duten bakarra. Jantokia amesgaiztoa da. ¿Non gelditzen da atsedenerako denbora, lasaitzekoa? Kortisola gainezka dute! Ekuazioa osatzen duten gainerako osagaiak ahaztu gabe: masifikazioa + zaintzaile gutxi + esapazio txikia = gatazkak egunero. Bizikidetza latza eta giro txarra. Hiru urteko haurren “kuluxka” ere irrigarria da. Gertutik ezagutzen dut, bertan egon naiz.”