Kargatzen...

Buloak

Zer ezkutatzen da eskola jardunaldiaren ikerketa batzuen atzean?

Zer ezkutatzen da eskola jardunaldiaren ikerketa batzuen atzean?

Eskola jardunaldi jarraiaren aurka agertu direnek maiz aipatzen dituzte ELGAk (OCDEk) eta ESADEk egindako ikerketak. Ikerketa horietan ez da aintzat hartzen Nafarroako jardunaldi jarraiaren ezaugarriak familien kontziliazioa hobetzeko. Estatuan hedatu den eredua eta Nafarroakoa ezberdinak dira.

ELGAk eta ESADEk helburu dute kapitalaren interesak defendatzea eta langile klasea azpiratzea. Hortaz, haiek egindako “ikerketak” ez dira akademikotzat soilik hartu behar, baizik iritzi publikoa manipulatzeko tresnatzat.

ELGAk, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak, politika neoliberal basatiak sustatzen ditu. Horrela, behin eta berriz eskatu dio Espainiako Gobernuari pentsioak murrizteko, erretiro adina atzeratzeko, gutxieneko soldata jaisteko, lanordu kopurua igotzeko soldatak goratu gabe, etab. Finean, politika austerizidak bultzatu ditu langileen kalterako.

ESADE: eliteko unibertsitate pribatua, Jesuitek sortua enpresetako kudeatzaileak prestatzeko. Jesuitak, besteak beste, ikastetxe pribatuen sare handi baten jabe dira, eta ikastetxe horietan ikasle zaurgarrien segregazioa gauzatzen da, kuoten bidez. Era berean, eskola jardunaldi zatitua bultzatzen dute catering enpresen mesederako eta bazkalondoko “eskolaz kanpoko” jarduerak saltzeko.