Kargatzen...
Arazoa
Eskola publikoaren finantziazioa eskasa da. Baliabideei dagokienez, alde handia dago Eskola Kontzertatuaren eta Publikoaren artean.
Nola hobetu finantziazioa?
Nafarroako BPGak Hezkuntzari eskaintzen dion portzentaia igo daiteke, baina ez da komenigarria.
Konponbidea
Familiek ordaintzea hezkuntza sistema publikoa.
Modus operandi
Familiak ezin dira kuotak ordaintzera behartu, baina sistema publikoa ondoko moduan finantzatzea lortzen ahal da:
1 - Jardunaldi zatitua jardunaldi ofizial gisa azaldu (Ireki esteka).
2 - Eskolei autonomoak izanen direla sinestarazteko Ebazpen bat aurkeztu. Ebazpen horrek beste jardunaldi bat aukeratzeko ustezko aurkera eskainiko du, baina horretarako baldintzak erabat jardunaldi zatituaren aldekoak izanen dira (Ireki esteka).
3 - Guraso Elkarteei jantokien kudeaketa eta kontuak kendu eta %100ean Nafarroako Gobernuaren eskuetara pasatu (Ireki esteka).
4 - Jardunaldi jarraia duten ikastetxeak berriz ere bozkatzera behartu, aurkako kondizio horiek baldintzatuta.
Konklusioa
Filtro horiek guztiak ikastetxe gehienak jantokien bidezko diru sarrerak lortzera bideratuta daude. Diru-sarrera horiek ikastetxeetan bazkaltzeko premia sortzen duen jardunaldiaren bitartez maximizatzen dira.
Hona horrek ekarriko duen ondorio garbia: jantokia erabiltzen duen bezero kopuru handia, bost eguneko diru-sarrera finkoak eta etekin ekonomiko handia. Horrek guztiak asko laguntzen du hasieran aurkeztutako arazoa konpontzen.